2019(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

GU GEU IPUIN KONTALARI



Sormen ikasgaian ipuin tailer batean murgildurik ibili gara.


Lehenik Haur ipuin tradizional bat aukeratu eta moldatu dugu.




Behin testua idatzirik, ipuina irudikatzeko plastilinazko maketa burutu dugu.







Ondoren, ipuinak ordenagailuz idatzi eta pasarte bakoitza irudikatzeko, egindako plastilinazko maketaz baliaturik, ipuineko orrialde bakoitzeko eskenatokiak prestatu eta hauei argazkia atera diegu.



Behin material guztia eskuraturik, ipuinak maketatu ditugu, HHko ikasleei oparitzeko.




Eta azkenik guk sortutako ipuinak eskuan harturik, HHra joan gara eta ipuinak kontatu dizkiegu.


Ikusi, ikusi, zeinen ondo aritu garen ipuin kontalari gisa...



HIRU IPOTXAK




PINGUI PINGUINOA




Zorionak kuadrilla!! Lan bikaina!!

Zorionak ere HHko gure lagunei, txintxo-txintxo eta adi-adi egon baitziren gure lanak entzuten!

Entzunaldia amaitutakoan, elkarrekin aritu ginen maketak ikusten, solasean... oso gustura.



Hurrengora arte, lagunok!!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina