2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

TXANGOA


Dagoeneko egina dugu 1. hiruhileko irteera. Oso berezia izan da, bidaiak txirrindulaz egin ditugulako.

Lehenengo, Lakuntzatik atera eta Uharterantz abiatu ginen. 
Bertan, Zamartze ezagutu genuen. Mikelek azalpenak eman zizkigun eta pilo ikasi genuen. 







Ondoren, gosaldu eta IraƱetako iturbururantz martxan jarri ginen. Bidean astoak topatu genituen eta janaria emateko aukera izan genuen. Astoak oso lasai hurbildu zitzaizkigun!




Berriz, txirrindulak hartu eta IraƱetaraino. Herriko frontoian bazkaldu eta, indarrak berritu ondoren, Benjaminek, fosilen munduaz gauza asko kontatu zizkigun. Ez bakarrik hori...fosilak erakutsi ere!





Amaitzeko, txirrindulak hartu eta bueltako bideari ekin genion. Arruazun atsedena hartu eta Lakuntzara!!



1 iruzkin: