Duela aste batzuk, Euskal
sukaldaritzan lanean ibili ginen eskolan.
Ekintzekin hasteko, euskal sukaldari ospetsu
bat aukeratu genuen. Guri MARTIN BERASATEGI zegokigun. Lehenengo, sukaldariaren informazioa bilatzez
arduratu ginen (bibliografía, plater ezagunenak, “Michelin”izarrak…). Ondoren datu garrantzitsuenak, horma-irudi
batean jarri genituen, besteei ezagutzera emateko asmoz.
Horrela geratu zen gurea:
Ondoren, euskal produktu bat
erabiliz, TOMATEArekin, pintxo bat prestatzea hurrengo erronka izan zen.
Asteari
amaiera emateko, ikasle eta irakasleok elkartu eta pintxo ezberdinak dastatzeko
aukera izan genuen. Begira, begira....zein gustura jan genituen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina