2020(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

GURE BIDAIA-AGENTZIA SORTUZ...


Zientzietan Europako geografia ikasten ari ginela probestuz, Gaztelaniako ikasgaian proiektu bat eraman dugu aurrera.
Ikasleak hiru taldetan banatu eta talde bakoitzak, Europako hiriburu batera ikasbidai bat antolatu beharra genuen.

Lehenik eta behin taldean, hiriburuak aukeratu genituen:

     LONDRES                                                                      PARIS


 




          ERROMA



Ondoren, amaierako proiektua aurkezteko beharrezkoa genuen informazioa bilatzen hasi ginen: kokapena, mapa, herrialdeko bandera, alojamenduak, garraioa, bisita kulturalak...





Behin beharrezkoa genuen informazioa eskuraturik, gure bidaia antolatzen hasi ginen: garraioa zehazten, alojamendua, plangintza eta nola ez, aurrekontua! Bidaiak erakargarria behar zuen izan, baina baita ekonomikoki eskuragarria ere! Hori izan zen zailena!




 Bidaia planifikaturik, informazio guztia horma-irudi batean jarri genuen:








Azkenik, talde bakoitzak bere proiektua azaldu eta defendatu genuen.





Esperientzia bikaina izan da!

GUREKIN BIDAIATU NAHI?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina